Ermuko Berbalagunek antolatutako ekitaldi honek, euskara hutsez aritzeko aukeraz gain, gaztaina erreak jan eta kantuan jarduteko aukera emango digu hurrengo astelehenean 19:00etatik 20:30ak arte.
Ibilbidea, Zappa tabernan hasita, Arkupe tabernatik pasa eta Plan B tabernan bukatuko da "euskaraokea" eskainita. Jakina, hiru tabernetan gaztaiña erreak jateko parada izango da.