ABIAN Lanbide Heziketako Azoka bi urtez behin gauzatzen da eta aurten, otsailaren 28an, 29an eta martxoaren 1ean izango da Ipuruako aparkalekuan.
Azoka Debabarreneko zortzi udalek antolatzen dute Debegesa eskualdeko Garapen Agentziarekin elkarlanean. Aurten, ohiko prestakuntza-zentroen standei Debabarreneko unibertsitateko prestakuntza- eskaintza gehituko zaie, zehazki, EHUk Eibarren (GIE Eibar) eta Elgoibarren (IMH Campuseko Ingeniaritza Dualeko Eskola) dituen ingeniaritza-graduak. Espero da Debabarreneko DBHko eta Batxilergoko 700 ikasle baino gehiago bertaratzea bisita gidatuak egitera. Nolanahi ere, azoka interesatuta dagoen orori dago irekita. Asteazken eta ostegunean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egongo da zabalik. Ostiralean, berriz, goizeko ordutegia izango du: 10:00etatik 14:00etara.
Azokaren seigarren edizioa izango da aurtengoa, eta honako ikastetxeek hartuko dute parte: Armeria Eskolak, IMHk, Meka Lanbide Eskolak, Uni Eibar-Ermuak, Kardala Akuakultura Eskolak, Mutrikuko Institutuak, Eibarko Oinarrizko LHk eta Ermua-Mallabiko Oinarrizko LHk eta Debabarreneko UPV/EHU ingeniaritza graduek (GIE-Eibar eta IMH Campus).
ABIAN azokaren helburua lanbide-heziketa sustatzea eta Debabarreneko kalitatezko prestakuntza-eskaintza zabala ezagutaraztea da. Era berean, azokak lagundu nahi du eskualdeko enpresek beren beharretara egokitutako ezagutza eta gaitasun tekniko- teknologikoak dituzten pertsonak topatzea.