Gazako erasoak eteteko neurriak eskatzeko elkarretaratzea

Erabiltzailearen aurpegia Ermua Palestinarekin Ekimena

Ermua Palestinarekin Ekimenak elkarretaratzea deitu du astearte honetarako, Urtarrilak 30, arratsaldeko 18:30etan Udaletxe aurrean.

Mobilizazio hau Udalak egun horretan egingo duen Osoko Bilkurarekin bat egiten antolatu da. Osoko Bilkurak 7etatik aurrera eztabaidatuko du Gazako biztanleria duela ia 4 hilabetetik jasaten ari den genozidioa salatzeko herritar ekimen honek aurkeztu duen mozioa.

Mozioan Udalari eskatzen zaio "Espainiako Gobernuari eta Europar Batasunari eska diezaiotela Ukraina inbaditu ondoren Errusiaren aurka ezarritako zigorren antzekoak ezar ditzatela, eta Israelekin harreman diplomatikoak, komertzialak eta militarrak eten ditzatela, nazioarteko legedia, NBEn onartutako ebazpenak eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa betetzen dituen arte". Era berean, "Gazako herritarrak jasaten ari diren erasoek irauten duten bitartean, Palestinako bandera udaletxeko balkoian jartzea" eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.