200 lagun batu ziren atzoko manifestaziora

Atzo, ostirala, 200 pertsona batu ziren Palestinako herriaren genozidioa salatzeko manifestaziora, Ermuan.

Ermua Palestinarekin Ekimenak deitutako manifestazioa "Nakba” egunaren bezperetan egin zen. Egun horretan, duela 76 urte, mendebaldeko potentziek Israelen estatua Palestinan sortzeko erabakia hartu zutenean, herri palestinarraren genozidioa hasi zela oroitarazten da. Horren ondorioz, herritarrak euren lurraldetik kanporatu zituzten garbiketa etnikoko operazio batean, eta une honetan azken aurreko fasean gaude Gazako zerrendan.

Manifestazioaren amaieran, Ermuko "LANZADERA DE POESÍA" ko kideek parte hartu zuten, eta Andere Astigarraga trikitalariarekin batera, hainbat egileren poemak errezitatu zituzten, gerra eta herri palestinarraren holokaustoa salatzeko.