Gazako genozidioaren aurkako elkarretaratzea Ermuko Udalaren aurrean

150 pertsonak parte hartu dute astelehen honetan Gazako genozidioaren amaiera eskatzeko Udaletxearen aurrean egindako elkarretaratzean. Ekitaldia Ermua Palestinarekin ekimenak antolatu du, udaletxeen aurrean manifestatzeko deialdiarekin bat eginez. Guztira, Euskal Herri osoko 180 herrik parte hartu dute ekimen honetan.

Ekitaldian Leire Vargas idazlearen poema bat entzun da eta Mahasen Al Khatib artista palestinarra gogoratu dute. Mahasen Palestinarekiko elkartasun euskal mugimenduko kolaboratzailea izan da Gazatik, eta asteburuan Israelen bonbardaketek hil egin dute Jabalian, beste hainbat lagunekin batera. Haren oroimenez eta azken urtean hildako 43.000 palestinarrak gogoratzeko, minutu bateko isilunearekin amaitu da elkarretaratzea.