Deialdiak Palestinako Lurraren Egunaren ospakizunarekin bat egiten du, eta, halaber, urte eta erdi betetzen denean Israelek Gazako zerrenda osoa suntsitu eta 62.000 pertsona baino gehiago hil eta beste 112.000 zauritu dituen sarraskia hasi zenetik.
Bi hilabeteko su-etenaren ondoren, AEBtik eta Europar Batasunetik jasotzen duen baldintzarik gabeko babesari esker, Israelek berriro ekin ahal izan die palestinarren aurkako erasoei, eta, aldi berean, erabat blokeatu ditu edateko ura, janaria eta laguntza humanitarioa eskuratzea.
Horregatik, behar-beharrezkoa da gizarteak kalera ateratzen jarraitzea, gure agintariei holokausto horren konplize izateari utz diezaioten eskatzeko. Espainiako gobernuari eskatu behar diogu, bereziki, hitzetatik ekintzetara pasatzeko, eta Israelekin harreman diplomatikoak, komertzialak eta militarrak hausteko erabakia hartzeko, Israelek Zuzenbide Humanitarioa eta nazioarteko legedia bete arte premiazko zigorrak aplikatuz.