"Nakba" edo arabierazko “hondamendiaren eguna” 1948ko maiatzaren 15ean Palestinaren banaketa burutu zela gogorarazten du, bere lurraldean Israelgo estatua sortzeko. Mendebaldeko potentziek Israel estatua Palestinan sortzeko hartutako erabakiak herritarrak beren lurraldetik kanporatzea ekarri zuen, garbiketa etniko kriminal batean, zeinaren azken-aurreko fasean baikaude une honetan Gazako zerrendan.
Nakbaren Egunaren oroitzapenak gogorarazten digu herri palestinarraren genozidioa ez zela hasi 2023ko urriaren 7an, baizik eta duela 77 urtetik hona burutzen ari dela, Israelgo estatu kolonialak hura sortu zuten mendebaldeko potentziek emandako baldintzarik gabeko laguntzari esker.