2025/10/03 19:00

Manifestazioa

Gazarako ontzidiaren erasoa salatzeko manifestazioa

Gazarako ontzidiaren erasoa salatzeko manifestazioa
plazatik, Ermua

ERMUA PALESTINAREKIN EKIMENAK dei egiten die Ermuko bizilagunei Gazarako flotillari egindako erasoa salatzeko antolatu duten manifestazioan parte hartzera. Manifestazioa arratsaldeko 7etan hasiko da Ermuko Plazatik eta bertan Israelekin harreman guztiak apurtzeko  eskatuko da.

Bart goizaldean, Israelgo armadak Sumud Flotilla Globalari eraso egin dio nazioarteko uretan. Duela hilabete abiatu zen Bartzelonatik 40 herrialde baino gehiagoko ekintzaileekin, Gazara laguntza humanitarioa eramateko eta Israelek herritarrak gosez hiltzeko ezarri duen erabateko blokeoa salatzeko.

Urriaren 7tik bi urte igaro direnean, Gazan suntsipena erabatekoa da, eta NBEk gosete maila gorena deklaratu du zerrenda osoan, Israelgo Estatuak ezarritako blokeoaren ondorioz.

Hala ere, gogoratu nahi dugu herri palestinarraren genozidioa ez zela urriaren 7an hasi. Aurten 77 urte bete dira, 1948an Mendebaldeko potentziek palestinarrak beren lurraldetik botatzeko eta bertan Israelgo Estatua sortzeko NBEn ezarritako erabakia gauzatu zenetik. Ordutik, genozidioa ez da gelditu.

Mundu guztiak daki holokausto hau ez litzatekeela gertatuko nazioarteko komunitatearen konplizitatea ez balu, urte guzti hauetan bezalaxe, Israelen aurkako neurri irmorik hartu gabe jarraitzen baitu.

Horregatik, ERMUAK PALESTINAREKIN EKIMENAK kalera ateratzeko deia egiten die herritarrei, gure gobernuei esateko adierazpenak ez direla aski, eta exijitzeko genozidio honen erantzuleen aurka egin dezatela behingoz, zigorrak ezarriz eta Israelekin mota guztietako harremanak hautsiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.