JARDUNALDIA ZORTE TXARRAREKIN

 

 

Astebetez partidarik jokatu gabe egon ondoren, asteburu honetan aurreikusitako lau partidetatik bi bakarrik jokatu dira, eta emaitzak ez dira oso onak izan Saski Ermuako taldeentzat.

 

 

Jokatzen lehena lehen urteko kimua izan zen, 11:30ean Betiondoko kirol gunean Salleko hartu zuena. Bisitariek garaipena lortu zuten. Bigarren eta azken partida preminiak jokatu zuen, 12h45etan toki berean, kasu honetan Jesus Maria Artxandaren aurka. Azkenean galdu egin zuten.

2. urteko kimuak ez zuen jokatu arrazoi ezezagunengatik, baina infantilak ezin izan zuen aurkariaren aurrean jokatu, kanpoko jokalarien faltagatik. Haurren partida hurrengo astean egin daiteke, oraindik ezer baieztatu gabe.

Partiden hurrengo jardunaldia urtarrilaren 11rako, larunbata, aurreikusita dago. Preminiak Betiondon jokatuko du Loiuko La Merced Ikastetxearen aurka. Bestalde, lehen urteko kimuak Getxo Saski hartuko du Betiondon eta 2. urteko kimua Leilara joango da Leioa SBT (Saskibaloi Taldea) Peruriren aurka jokatzeko. Infantilak Miguel Angel Blanco Pabilioian jokatuko du Barrena Berriren aurka.

Hiru aste barru arte, eskerrik asko eguberri on eta urte berri on!