Saskibaloi teknika hobetzeko entrenamendu berezia abenduan

Erabiltzailearen aurpegia Ermua Saskibaloi Eskola 2025eko azaroaren 27a

None

Abenduaren 8an, Ermuko Betiondo Kirol Gunean, saskibaloi teknika ikasteko banakako entrenamendua egongo da Betiondon. Saioa ingelesez iznago da eta Angie Bjorklund entrenatzaileak gidatuko du.

Angie Bjorklund saskibaloiko jokalari amerikar profesional ohia da, eta jokalari gazteenei banakako teknika entrenatzen aritzen da. Estatu Batuetan eta Europan (WNBA, Euroliga, Eurocup) maila gorenean jokatu du eta orain bere pasioa ikasitakoa eta bizitakoa belaunaldi berriekin partekatzea da.

Angiek 19 urte baino gehiagoko esperientzia du entrenatzaile gisa Espainian eta Estatu Batuetan, eta 250 jokalari baino gehiago entrenatzen ditu Euskal Herrian teknifikazio ezberdinetan eta bere akademian. Bere helburua ingurune seguru eta positibo bat sortzea da, jokalariek konfiantza irabazi eta jokoaren trebetasunak garatu ditzaten.

Jarraian, entrenamenduaren informazio guztia:

Ordutegiak
  • 11:00–12:00 → 9–12 urte
  • 12:00–13:00 → 12–15 urte
Prezioak
  • 15€ Ermua Saskibaloi jokalariak
  • 20€ prezio orokorra

📍 Betiondo Kirol Gunea

📞 +34 600 531 304

✉️ angiecoachinginfo@gmail.com

🏀 Izena eman HEMEN eta zure joko maila igo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.