Ermuko Lauko Errotabarri Euskal Koparen finalean arituko da, ostiral honetan Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka lortutako garaipenari esker (29-28). Ermuarrek bazekiten aurrean zeukaten taldearen maila, Urrezko Mailan lehenak baitoaz, eta hasiera-hasieratik kemen eta indar guztiarekin irten ziren partidua jokatzera.
Harmailak bete-beteta zeudela, partidu zirraragarri baten ostean, garaipena lortu zuten. Garaipen honek Super Amara Bera Beraren aurka jokatuko den finalerako txartela ematen die. Finaleko data zehaztu gabe dago.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.