Errotabarri Euskadi Kadete taldea hirugarren

Erabiltzailearen aurpegia Errotabarri Eskubaloia 2024ko mai. 27a, 16:59

Aurreko asteburuan jokatu den Espainiako Txapelketako D sektorean hirugarren postua  Errotabarri Euskadi Taldearentzat

 

Errotabarri Euskadi Kadete taldeak lan ona egin du berari egokitutako sektorean. Lehen partidua, Kataluiniako Sant Joan Despí taldearen aurkakoa, gogorra izango zela espero zen eta horrela izan zen, partidua Kataluiniako taldearen aldeko  34-39 ko markagailuarekin amaitu zen.

Ostiralean Guadalajara Balonmanoren aurkako norgehiagoka irabazi egin zuten 25-34, eta honek beraien taldeko 2.postua lortzea ahalbidetu zion taldeari.

Sektore berean jokatzen ari zen beste taldean etxeko taldeak, Anaitasuna Ak, 1.postua lortu zuen. San Fco. De Asís Mijas 2. postuan eta San Ferradura Puchi-k 3.postuan sailkatu ziren. Horrela, 2 taldeen arteko gurutzaketak jokatu ziren igandean.

Domekako partiduen ostean, sektoreko lehen postua Iruñeako Anaitasuna A taldeak lortu zuen eta honekin batera Espainiako Txapelketako azken fasea jokatzeko aukera. Errotabarrik San Fco. De Asís Mijasen kontra jokatu zuen norgehiagoka eta 28-34 ko emaitzarekin garaipena lortu zuenez Sektoreko 3. postuarekin bueltatu ziren etxera. 

Zorionak taldekide guztiei!