Ermuarren arrakasta Mallabin

Erabiltzailearen aurpegia Txindurri TDT

Duela urte gutxi batzuk bi ermuar aritu ziren (eta oso fin gainera) Mallabiko dantza solte txapelketan.

Gaurko argazkia Miren Bego Idigorasek bidali digu. 

Bere hitzetan "Gogoratzen dotena hau da:
Mallabiko dantza solte txapelketa izan zan eta Jon Anderrek eta nik irabazi gendun 1. edo 2.na. Mallabiko Andra Mariko jaietan. Urtea 1972 edo 1973.
Agertzen garenak, ezkerretik eskumara:
Jon Arano Garitagoitia, Mari Feli Aranburu Telleria, Miren Bego Idigoras Mugerza, Jon Ander Mugerza Idigoras, Beatriz Etxeberria Olañeta eta Julen Arano Garitagoitia"

Beraz Txindurri fundatu baino pare bat urte lehenago bazebiltzaten indartsu Ermuko dantzariak.

Gaur egun Txindurriko dantzariak sueltoan hain elegante jarraitzen duten ez dakigu baina gogo eta animorik galdu ez dutela argi daukagu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.