Kutxartean ikuskizunak mundua abentura handiak bizitzeko kutxa handi bat dela iradokitzen du, eszena Teatro Paraíso Antzerkiarentzat 45 urteko ibilbidean izan den bezala. Ikuskizun honek jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein amets lor daitekeela irudikatzera gonbidatzen gaitu. Sarrerak: 4 euro.
Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua. Sarrerak: 10 euro.
Kreontek Tebasen boterea bereganatzen du, eta Antigonaren anaietako bat ez ehorzteko agintzen du, traidorea dela uste baitu. baina Kreonteri aurre egiteko prest dagoen bakarra Antigona bera da. Sarrerak: 8 euro.
Lehen egunetik bezala, pribilegio handia sentitzen dut nire ahotsa eta gorputza literaturaren harribitxi honi eman ahal izatean. Irudimenezko munduaren zerizan horrek mundu erreala alda lezake, gosea eta beharra arte bihurtzen dituelako, jakindurian birziklatzen duelako. Minaren aurrean bi bide ditugu: kexua edo artea. Eta ironiaz, ergelaren egoeraren zati bat ikastera doa eta jakituria lortzen du. El Lazarillo haurtzaroko marjinazioaz, goseaz eta bizipen gogorraz ari da. Begi-bistakoak dira itsuari laguntzen dion haurren munduaren eta erortzeke hiltzen diren hirugarren munduko hainbat haurren egoeraren arteko paralelismoak. Historia behin eta berriz errepikatzen da. Sarrerak: 15 euro.
Ali Baba Persiako egur biltzaile txiroa da. Egurra biltzen basoan dabilen batean, 40 lapur ikusiko ditu mendian dagoen harkaitz erraldoi baten aurrean. Lapurren buruzagiak “ireki zaitez sesamo” esatearekin bat, kobazuloa ireki egingo da. 40 lapurrak bertan sartu, ostutako urre zakuak barruan utzi eta alde egindakoan, harkaitzaren aurrean jarri eta buruzagiaren hitzak errepikatuko ditu Ali Babak: “ireki zaitez sesamo”. Sarrerak: 4 euro.