ASTEKO GALDERA: Zenbat balio du auto elektriko batek?

BABESTUTAKO ALBISTEA 2023ko ira. 16a, 09:00

Auto elektrikoa.

Aste honetan, Debabarreneko Energia Bulego Birtualak ondorengo galderari erantzun dio: "Zenbat balio du auto elektriko batek?". 

Gaur egun, espainiar estatuan, lau plazako auto elektrikorik merkeenak 18.000 euro ingurutan saltzen dira, bataz bestekoa, berriz, 34.000 euroren bueltakoa da.  

Auto elektrikoaren kostua kalkulatzeko garaian, beste hainbat faktore ere hartu behar dira aintzat, hala nola, erregaia eta mantentze-lanak. Erregaiari dagokionez, autoa elektrikoaren 100 km-ko kostua 2-3 euro ingurukoa da eta gasolinazkoarena, berriz, 9-12 euro bitartekoa.  Mantentze-lanen kostua ere dezente txikiagoa auto elektrikoen kasuan, gasolinazkoa, diesela edo hibridoa baino, %29, %21 eta %25ekoa, hurrenez hurren. 

Hortaz, hasierako erosketaren gainkostua 6-7 urtean amortizatuko da (erregaiek gaur egun dituzten prezioak kontuan hartuta).

Diru-laguntzak 

Espainiako Gobernuak auto elektrikoen erosketak eta kargagailuen instalazioak diruz laguntzeko Moves III plana onartu zuen 2021ean eta plan hori 2024ko abenduaren 31ra arte izango da indarrean. Erosketen kasuan, 2.500 eurotik hasi eta 7.000 euro bitarteko laguntzak ematen dituzte —auto zaharra bota eta elektriko berria erosiz gero—.

Kontsultatu laguntza programen gaineko informazio guztia Energiaren Euskal Erakundearen webgunean

Energiari buruzko edozein informazio edota aholkularitza jaso nahi izanez gero, idatzi edo deitu Debabarreneko Energia Bulego Birtuala zerbitzura. Doako zerbitzu pertsonalizatua bailarako herritar, komunitate eta enpresentzako.

Webgunea: energia.debegesa.eus

E-posta: agenda2030@debegesa.eus

Telefonoa: 943 82 01 10.