ASTEKO GALDERA: Zer alde dago eguzki-energia fotovoltaikoaren eta termikoaren artean?

BABESTUTAKO EDUKIA 2024ko urr. 14a, 09:00

Plaka fotovoltaikoen instalazioa Elgoibarko kiroldegian. Argazkia: Elgoibarko Udala.

Aste honetan, eguzki plaken inguruko galderari erantzun dio Debabarreneko Energia Bulego Birtualak: "Zer alde dago eguzki-energia fotovoltaikoaren eta termikoaren artean?"

Eguzkiaren energia baliatzeko sistema nagusiak bi dira: fotovoltaikoa eta termikoa. Lehenengo sistemak eguzki-plaken bitartez eguzkiaren energia fotovoltaikoa jasotzen dut eta elektrizitate bihurtzen. Bigarren sistemak, berriz, urez beteta dauden hodi batzuen bitartez, eguzkiaren energia termikoa (beroa) jasotzen du eta energia horrek ura berotzen du eta kasu batzuetan lurruna sortuz, turbina bat mugitu eta elektrizitatea sortu ere bai.  

Eguzkiaren energia baliatzeko bi sistema hauek gero eta ohikoagoak dira gure herrietako teilatuetan, bai etxe partikularretan, bai eraikin publikoetan eta baita lantegietan ere.  

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Debegesaren webgunea edota jo zuzenean Debabarreneko Energia Bulegora.  

Astelehenero, galde-erantzuna

Astelehenero, Debabarreneko Energia Bulegoak energiari lotutako galdera bati erantzungo dio kanal honetan. Urrian eguzki plaken eta energia berriztagarrien inguruko galde-erantzunak izango dira.  

Energiari buruzko edozein informazio edota aholkularitza jaso nahi izanez gero, idatzi edo deitu Debabarreneko Energia Bulego Birtuala zerbitzura. Doako zerbitzu pertsonalizatua bailarako herritar, komunitate eta enpresentzako.

Webgunea: energia.debegesa.eus

E-posta: agenda2030@debegesa.eus

Telefonoa: 943 82 01 10.