Inauterietako kuadrillen desfilearen izen-ematea zabalik

Ander Gomez 2025ko ots. 1a, 08:01

Hilabete barru egingo da inauterietako desfile-lehiaketa eta gaurtik hasita eman ahalko dute izena Ermuko kuadrillek. Bideoan iazko parte-hartzaileetako batzuk eta irabazleak: Ezkontza (1. postuan) eta Erdi Aroko kuadrilla (2. postuan). Bideoa: Estibalitz González eta Ander Gomez.

2025eko martxoaren 1ean (larunbata) egingo da kalejira, 12:30ean. Zortzi partaidetik gorako taldeak apuntatu ahalko dira, mozorrotzeko gaia librea izango da eta adin guztietako pertsonek hartu ahalko dute parte. Sari bakarra egongo da: Kuadrilla osoarentzako afaria eta Ermua Antzokiko ikuskizun baterako sarrerak partaide bakoitzarentzat. Epaimahaiak baloratuko ditu: gaia, mozorroak, animazioa kalejiran zehar (abestiak, antzeztea, koreografiak...) eta elementu osagarriak (karrozak, tramankuluak).

Interesa duten kuadrillek gaurtik (otsailak 1) aurrera eman dezakete izena, kultura@udalermua.net helbidera idatzita edo Lobiano Kulturgunera gerturatuta. Aurrez inskribatzea gomendatzen den arren, egunean bertan apuntatzeko aukera ere egongo da, kalejira hasi aurretik, plazan jarriko den epaimahaikideen mahaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.