Ehundaka debabarrendar batu ziren Palestinaren aldeko "Lurra, Justizia, Bakea" elkarretaratzera

Ander Gomez 2025ko api. 9a, 19:03

Gernika-Palestina ekimenak deituta, Euskal Herriko 130 herri batu ziren atzo arratsaldeko Palestinaren aldeko protestara. Haien artean izan ziren eskualdeko hainbat udalerri; tartean Ermua, 100 herritarretik gora bilduz plazan.

Albiste barruan ikusgai Debabarrenean egindako elkarretaratzeen argazkiak.

Israelek Gazako zerrendako kanpaina militarra hasi zuenetik urte eta erdi bete berritan, elkarretaratzeko deia egin zuen Gernika-Palestina Herri Ekimenak, "Lurra, Justizia, Bakea - Genozidioa STOP" lemapean. Ermua Palestinarekin Ekimeneko kideak deialdira batu ziren eta atzo, 19:00etan, elkarretaratzea egin zuten Orbe Kardinalaren plazan. Guztira, 110 ermuar izan ziren protestan.


Argazkia: Ermua Palestinarekin.

Ekimeneko ordezkariek azaldu zutenez, garrantzizkoa da "gizartea kalera ateratzen jarraitzea", eta agintariei "holokausto honen konplize izateari uzteko" eta "genozidioaren arduradunekin dituzten harreman ekonomiko, politiko eta militar guztiak hausteko" eskaera egin zieten.

Oraingo honetan ez zen elkarretaratzerik egin Mallabian, baina bai Debabarreneko leku desberdinetan, tartean: Elgoibarren, Eibarren, Soraluzen eta Deban eta Itziarren. Segidan, leku bakoitzeko protesten irudiak:

Ermua


Elgoibar

Palestinaren aldeko elkarretaratzea egin dute
Iturria: Barren.eus


Eibar


Iturria: Etakitto.eus


Soraluze


Iturria: Plaentxia.eus


Itziar

Palestinaren aurkako genozidioa ozen salatu dute Deban eta Itziarren
Iturria: Berriketan.eus


Deba


Iturria: Berriketan.eus