Behaketa eta elkarrizketa sakonak baliatu ditu Expositok, Oli Artola Apeztegiarekin batera, Euskal Herriko oholtzetako egoeraren erradiografia feminista egiteko. Ondorioztatu dute emakumeen presentzia ez dela %40ra iristen, eta soilik emakumeez osatutako taldeena %10 baino gutxiagokoa dela.
Jon Urzelai fisikaria da, soziologoa eta oso musika-zalea. Su festak liburua argitaratu zuen 2023an, Euskal Herriko XXI. mendeko musika jaialdiak hizpide. 2024an, Euskadi Saria jaso zuen euskarazko saiakera kategorian. Musika jaialdiei buruz galdetu diogu, noski, baita Gaztetxeez, erakunde publikoen paperaz edo azkenaldian puri-purian dauden fomo eta sold out joerez.