Egunean Behin jokoaren edizio berria jarri da martxan gaur, urtarrilak 15, eta oraingoan ere hainbat sari banatuko ditu Euskal Birusak bere taldeko kideen artean: astero zozketa egingo du parte-hartzaile guztien artean, eta irabazleak 30 euroko erosketa txekea jasoko du, herriko denda batean trukatzeko. Bestalde, puntu gehien lortzen dituztenek beste zozketa baten parte hartuko dute, eta irabazleak 200 euroko erosketa-txekea eskuratuko du Nekaturren trukatzeko. Sari honek bikoiztu egingo du azken denboraldian banatu zen saria, 100 eurokoa.
Euskal Biruseko taldean 280 lagunetik gora daude, eta parte-hartzaile kopurua gora doa denboralditik-denboraldira. Talde honetara batu nahi direnek:
- Egunean Behin aplikazioa deskargatu.
- “Taldeak” atalean klikatu.
- Gako hau sartu: 3A8ECB.
Talde honen sustatzaileek Instagrameko kontua dute (@ebehinermuan) eta bertara jo daiteke laguntza eske hala nola irabazleen berri izateko.