Bueltan da "Berbatruk", Ermuko komertzio eta tabernetan euskararen presentzia handitzeko kanpaina

Ander Gomez uzt 09 Ermua

Euskal Birusak eta EMOEk elkarlanean "Berbatruk" kanpaina berreskuratu dute. Honen bitartez, doako itzulpengintza zerbitzua izango dute Ermuko dendari eta tabernariek, Santixauetan zein abuztuan jarriko dituzten errotulu bereziak euskaratzeko.

Hitanoa ikasteko Ermuko Appa hi! aplikazioa aurkeztu zen atzo

Drogetenitturri eka 19 Ermua

Hikan trebatzeko aplikazioa aurkeztu zuen Ermuko Udaleko Euskara Sailak, Badihardugu Elkartearekin batera osatu duena. Mugikorraren bitartez klik bakarrarekin deskargatu daiteke eta, egunez egun proposatutako ariketak eginez, bost astetan hikaren oinarria eskuratu dezake parte hartzaileak.