Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak odola emateko autobusa jarri du Ermuan, Bizkaia Etorbidean.
Elkartetik adierazi duenez O+, O-, A+, A- eta B- odola behar da lehenbailehen; eta, horiez aparte, AB- motatako emaileak behar dira batez ere. B+ eta AB+ motatakoek hurrengo odol-biketara itxaron dezakete.
Iturria: Euskadiko Odol Emaileak.
Premiazko egoera dela eta —eta autobusa herri guztietatik pasatu ezin denez gero— mallabitarrak ere deitu dituzte Ermuko autobusera bertaratzera.
Inguruko hitzorduak
Gaurkora bertaratu ezin izanez gero, ostegun arratsalde guztietan Durangon egongo direla jakinarazi dute, anbulatorioan, 16:30etik 21:00era; eta bihartik hurrengo aste bukaerara arte Bilboko Plaza Zirkularrean, goizez, 9:15-14:15 bitartean.
Hitzordu guztiak, odola emateko baldintzak eta bestelako informazioa Euskadiko Odol Emaileen webgunean: https://donantesdesangre.eus/eu/.