aza 09
Ermua
Vicente Yarza Ormaetxea (Ermua, 1871) eta bere emazte Francisca Sagarraga Aburruza, (Mañaria, 1872) euren Orozkoneko etxe parean jarrita. Andra-gizonok dauden harrizko jarlekua pixka bat okertuta egin zen apropos, etxean hazitako txerriak bertan hil eta odola batu ahal izateko, odolosteak egiteko. Eskuman dagoen eraikin txikia korta zen eta ezkerretara, intxaur-arbolak erdi ezkutatuta, Errebaleko kale-etxe bat.
aza 09
Mallabia
Urtea gora urtea behera, 1958 ingurukoa den erretratu hau Ermuko Zerkan aterata dago, gaur eguneko plazako etxe ilararen ostean eta eskailera mekanikoan artean geratu den pasabidean. Argazkiko lehen eraikina sasoi hartan astegunez merkatu plaza zen eta jaiegunez dantzaleku, herritarren ahotan Porrulekua. Irudian Arandoño auzoko Aiñogoitti baserriko Tiburtzi Ganboa Astarloa (Mallabia, 1916) eguneroko esne-partiketa egiten, astoa begira-begira duela.