Urtarrilaren 23an, Markos Gimenoren 101 letrakartel liburua aurkezteko mahai-ingurua egingo da bere sorterrian, Ermuan. Bertan izango dira Iratxe Ugalde —Gimenoren hurbileko laguna eta palindromo taldeko kidea— eta Joseba Sarrionandia bera.
Pasa den abenduan argitaratu zuen liburua Sarrionandiak. Artista ermuarraren obrari eta bizitzari buruzko idatzia bada ere, atal grafiko inportantea dauka. Esteban Montorio ilustratzailearen laguntzarekin, Gimenoren palindromoekin sortatuko kartelak jasotzen dira bertan, kolorez eta orri osora.
Liburuaren aurkezpena eta solasaldia Infreñu tabernan egingo da, 18:30etan hasita.
Liburuaren azala.