Ahalduntze Eskolak emakumeei zuzendutako 2024ko jardueretan inskribatzeko epea zabaldu du gaur, urtarrilak 22. Ekintza hauek autonomia lantzea, ikuspegi kritikoa sustatzea, elkarguneak sortzea eta orokorrean emakumeen ongizate fisiko zein mentala bermatzea dute helburu.
Jarraian programatu dituzten tailerren zerrenda:
- Ahalduntze pertsonalerako mindfulness-a.
- Ahotsak Koloretan! mural margoketa.
- Sukaldaritza ikastaro agroekofeminista.
- Ermuko emakume korrikalarien topaketa.
- Eta barre egiten badugu? umore tailerra.
- Gorputz aniztasuna ospatzeko eskultura tailerra.
- Zoru pelbikoaren inguruko saio teorikoa eta praktikoa.
- Oinarrizko iturgintza konponketak.
- Capoeira haur eta gazteentzat.
- Jendaurrean hitz egiteko ikastaroa.
- Indarkeria kontsumitzen dugu? hausnarketa saioa.
Interesa dutenek izena eman dezakete Emakumeen Topalekura deituta (943 17 10 30) edo bertaratuta, 9:00etatik 13:00etara goizez, 16:30etik 19:30era arratsaldez.
Ekainera arte aurreikusita dagoen egitaraua eta hitzordu bakoitzaren xehetasunak hemen: