Ermuan Kantuan egitasmoaren liburu berria salgai jarri da

Dorleta Vidal 2024ko urt. 24a, 12:00

Atzo jarri zen salgai Ermuan Kantuan-eko liburu berria, Euskal Birusa Euskara Elkarteak eta Gazte Asanbladak elkarlanean argitaratu dutena. Liburuak sei euroko prezioa du, baina Euskal Biruseko bazkideek bost euro ordainduta jasoko dute.

Ermuan Kantuaneko liburu berria kaleratu dute Euskal Birusak eta Gazte Asanbladak, eta antzinako zein garaiotako 213 abesti bildu dituzte bertan. Liburu hauek salgai jarri dira dagoeneko, 6 euroren truke, baina Euskal Biruseko bazkideek 5 euroren truke eskuratu ahal izango dituzte.

Interesa dutenak Elkartearen egoitzara joan beharko dira (Erdikokale zeharbidea 2, 1), 8:00etatik 12:00etara bitartean. Aldez aurretik elkartearekin harremanetan jartzeko, euskalbirusa@gmail.com helbidera idatzi edo 688632874 telefonora deitu beharko da. Gazte Asanbladaren bitartez ere liburuak enkargatzeko aukera egongo da.