Quico Pugès musikari katalanak Hartzaren Koplak musikatu ditu aurten, eta instrumentu bakoitzari dagokion partiturak atera ditu. Betiko koplez gain, biribilketa eta fandangoa sortu ditu Pugèsek.
Quico Pugès "Kiku" musikari eta irakaslea.
Asteazkenean, Alboka Musika Eskolako Bandarekin batera grabazio saioa burutu zuten Ermua Antzokian. Hogei musikari inguru bildu ziren, instrumentu hauek jotzeko: txirula, klarinetea (altua eta baxua), saxofoia (altua eta sopranoa), tronboia, tronpeta, trikitixa, baxua eta bateria. Musikaren grabazioa egiteaz gain, abeslari talde bat ere bildu zen Antzokian, eta haien ahotsak ere grabatu zituzten.
Soinu berri hauek osorik entzun nahi dituztenak otsailaren 9an gerturatu beharko dira Hartzaren ingurura.
Talde argazkia koplak grabatu ostean.