Udalak inauterietako kuadrillen desfilean izena emateko epea zabaldu du. Parte hartzen duten kuadrillek edozein gai aukeratu dezakete, eta edozein adineko partaideak inskribatu ahalko dituzte; baldintza bakarra da gutxienez 10 kidez osatuta egon behar direla taldeok.
Kalejira inauterietako zapatuan egingo da, 12:30etan hasita: Zubiaurre kaleko 24. zenbakitik ekingo diote martxari, Probalekutik igaroko dira eta plazan amaituko dute. Inskribatutakoek ibilbide guztia egin beharko dute derrigor.
Jarraian epaimahaiak baloratuko dituen irizpideak:
- Aukeratutako gaiaren originaltasuna.
- Mozorroen diseinua eta fabrikazioa (autoekoiztua izan den ala ez).
- Kalejiran zehar eskainitako animazioa (kantuan, dantzan, antzezten...).
- Sortutako tresna, tramankulu edo karrozak.
Sari bakarra egongo da: kuadrillako kide guztientzat bazkaria herriko jatetxe batean eta Ermua Antzokiko programazioko ikuskizun baterako sarrera bana. Erabakia egunean bertan emango dute ezagutzera, 20:00etan, plazan egingo den haurrentzako mozorro-lehiaketaren ostean, eta irabazleek eszenatokian jasoko dute saria.
Izen-ematea
Parte hartzeko idatzi kultura@uldaermua.net helbidera edo gerturatu Lobiano Kulturgunera. Eman beharreko datuak:
- Kuadrillaren eta arduradun baten izena,
- Partaide kopurua.
- Mozorroaren gaia.
Oharra: Otsailaren 10ean, kalejira hasi aurretik, taldeko arduraduna antolatzaileen mahaira (plazan) gerturatu beharko da, identifikazio eta orden zenbakia jasotzera.