Aitor Hernández: «Harro daramat Ermuaren izena lasterketetan»

Ander Gomez 2024ko ots. 2a, 08:31

Aitor Hernández lehen postuan helmugaratzen, Lezaman. Argazkia: Eriz Fraile.

Ziklo-kros denboraldia amaitu berri, 14 podium egin ditu Aitor Hernández ermuarrak eta, horren erdia, lehen postuak izan dira. Kanpainaren balorazio positiboa egin du eta, aurrera begira, podiumetara igotzeko eta Ermuaren izena errepresentatzen jarraitzeko asmorik eta gogorik ez zaiola falta adierazi du.

Albiste barruan denboraldiko emaitza guztiak ikusgai.

Irailean Xixonen hasi eta pasa den urtarrilean Amurrion amaitu du 2023-2024 ziklo-kros denboraldia Aitor Hernandezek. Denboraldi bikaina egin du, pandemia aurretik irabazitako lasterketa kopurua berdinduz eta gizonezkoen Elite mailan egindako zifra osoa 138 garaipenetara igoz.

Hernandezek berak balorazio positiboa egin badu ere, konpetentzia areagotu dela eta, hortaz, geroz eta zailago dela goian mantentzea azpimarratu du. Hala ere, 42 urterekin, «sasoi betean» ikusi du bere burua txirrindulari ermuarra eta «oso pozik» agertu da lortutako emaitzekin. Horrez gain, nabarmendu nahi izan du babesleak «ezinbesteko» izan dituela beste behin eta lasterketetan Ermuaren izena eramateak «harrotasun osoz» betetzen duela.

Jarraian 2023-2024 denboraldiko emaitzak, kronologikoki:

Data Lasterketa Pos.
2023-09-30 Xixon 6
2023-10-01 Xixon (C2 UCI) 17
2023-10-14 Medina de Pomar 3
2023-10-15 Villarcayo 4
2023-10-22 Tolosa 3
2023-10-29 Elorrio 1
2023-11-04 Iruñea 1
2023-11-05 Karrantza (C2 UCI / Espainiako Kopa) 4
2023-11-12 Zornotza (Bizkaiko txapelketa) 1
2023-11-19 Colindres 2
2023-11-26 Lezama 1
2023-12-02 Ametzaga Zuia 2
2023-12-03 Urdiain 2
2023-12-09 Gorliz 1
2023-12-10 Segura 1
2023-12-16 Bera 1
2023-12-23 Aiara 2
2023-12-30 Abadiño (Euskadiko txapelketa) 3
2024-01-07 Ormaiztegi 6
2024-01-12 Amurrio (Espainiako txapelketa - team relay) 6
2024-01-14 Amurrio (Espainiako txapelketa) 6