Giro paregabea 2025eko Mallabia Cup txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia AD Mallabia FT eka 07 Mallabia

Irabaztearena gutxienekoa izan zen joan den larunbatean Mallabia Cup txapelketan. 7 talderen parte hartzeak jende mordoa ekarri zuen Mallabiko Learreta Markina eskolako inguruetara. Txikien aurpegietan ilusioa nabaritzen zen, inguruko futbol eta saskibaloi onenaz betetako jardunaldi handi bat bizitzeko zirraraz.

Ermuko I. Mundialito Antiarrazistarako izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Colibres Ermua eka 06 Ermua

Ermuko Colibres elkarteak Mundialito Antiarrazista antolatu du uztailaren 5erako. Ongarai eskolako zelaian jokatuko da, 10:00etatik aurrera, eta finalak bazkalostean jokatuko dira.
Helburua da kirola aniztasunaren eta elkarbizitzaren tresna bihurtzea: antirrazakeria bultzatu eta kultura ezberdinen arteko topaketak errazteko espazio bat sortzea.

Mallabia
Herriko frontoia, Mallabia
Herriko frontoia, Mallabia
Ermua