Euskal Birusa Elkarte Kulturalak antolatuta eta Udaleko Kultura Sailaren babesarekin, hitzaldiak egingo dira eskolaz eskola Ermuko aratusteetan erabat sustraituta dauden bi ohiturak hizpide hartuta: Eguen Zuriko oilarra eta Hartza Eguna. Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetan emango dira hitzaldiak, adin desberdinetako ikasleei, eta baita euskaltegikoei ere. Hartza eta oilarra protagonista hartuta, entzuleek aukera izango dute beste sasoi bateko Ermua ezagutzeko, hala nola herriko pertsonaiak, aspaldiko kantuak eta zuri-beltzezko argazkiak. Estibalitz González izango da kontakizunaz arduratuko dena, bitxikeria ugarirekin jantziz bere emanaldia.