Hiru brontze lortu ditu Julene Bouzo Agirregomezkortak urtebetean

Ander Gomez 2024ko ots. 6a, 08:03

Alegre, Stancev eta Bouzo dominekin. Argazkia: Héctor Montero.

Pasa den domekan, Julene Bouzo gorako jauzilariak brontzezko domina lortu zuen Malagan jokatutako Espainiako txapelketan, 23 urtez azpikoen kategorian. Iazko otsailean (toki berean) eta uztailean (Tarragonan) jokatutako estatu mailako txapelketetan ere, beste bi brontze lortu zituen.

Asteburu honetan, Espainiako XXXIX. 'Short Track' Txapelketa jokatu da Antequeran (Malagan) eta Julene Bouzo ermuarrak hirugarren postua lortu du gorako jauzian.

Julene Bouzo Agirregomezkorta (Ermua, 2003) Durangoko Bidezabal Atletismo Taldeko kirolaria da eta emaitza bikainak lortu ditu gorako jauziko diziplinan azken urteotan: 20 urtez azpikoekin lehian Bizkaiko txapelduna, Euskadiko txapelduna eta Espainiako txapeldunorde izatera iritsi da; eta, orain, 23 urtez azpikoekin hasi eta brontzezko hiru domina lortu ditu urtebete eskasean.

2023ko otsailean, brontzezko domina eskuratu zuen Espainiako 37. txapelketan (Antequeran bertan); eta uztailean, Tarragonan ospatutako 38. txapelketan, beste hirugarren postu bat egin zuen. Asteburu honetan, Antequeran suertatu da berriz ere txapelketa eta, beste behin, brontzea Ermuara ekartzea lortu du Bouzok, saiakera bakarrean 1,71 metroko jauzia eginaz.

Jarraian saiakera eta emaitza guztien zerrenda: