Oilarraren jokoak eman zien hasiera inauteriei atzo, Eguen Zuri egunean.
Aurtengoan, Anaitasunako irakaslegoak gidatu zuen eta, hiru beharrean, lau sari banatu behar izan zituzten, haurrak benetan goiztiarrak izan baitziren oilarraren kutxatxoa topatzerako orduan. Irabazleek animaliaren figuratxoa eta 30 euroko txekea —Xiripot liburu-dendan erabiltzeko— jaso zuten sari.
Oharra: Irabazleek martxoaren 31 baino lehen erabili beharko dute txekea.
Jarraian sarituen zerrenda:
- Nahia Gonzalez, 7 urte (San Lorenzo)
- Nikola Davíes, 8 urte (Ongarai)
- Amets Pérez, 11 urte (Anaitasuna)
- Jone Cuadrado, 10 urte (Eskolabarri)
Oilarren figuratxoak. Argazkia: Estibalitz González.