Otsailaren 17-18an, Canastas Contra el Cáncer Infantil ekimena antolatu zuen Unoentrecienmil fundazioak eta batu ziren kluben artean izan zen Ermua Saskibaloi Eskola.
Lau partidu jokatzen zituzten zapatuan: 2011ko Infantilek Zornotzan, 2010ekoek Galdakaon, Mini kategoriakoek Bilbon eta Premini-ek etxean; eta, denetan, lortutako bezainbeste puntu eurotan emateko konpromisoa hartu zuten. Horrez gain, itsulapikoak jarri zituzten Betiondon eta bi tabernatan, laguntzeko prest zegoen edonork ekarpena egin zezan.
Hasiera batean 471 euro bildu zituztela iragarri zuten, baina azkenengo kontaketan 500 euroko barrera gainditu zutela ikusi zuten.
Bart gauean egin zuten tramitea eta bildutako 512 euroak jaso ditu jada Unoentrecienmil Fundazioak.
Esker mezua
Hurrengo mezua zabaldu dute Ermua Saskibaloi Eskolako arduradunek:
"Eskerrak eman nahi dizkiegu jokalariei, saskiratutako baloi kopuruagatik; eta entrenatzaile eta familiei, animoak emateagatik. Eskerrak eman ere Tabirako Kurutziaga IK 2014 A eta Zornotza ST Gizonezko Infantil B taldekoei, egindako ekarpenagatik; Zappa eta Zurich tabernei, barran dirua biltzeko itsulapikoa jartzeagatik; eta Ser Eibar irratiko Juanma Canori eta Drogetenitturri.eus-i, ekimen honen berri eman eta zabaltzen laguntzearren. Minbizia duten haurrei laguntzeko gure aletxoa izan da hau".