2012an jaiotako mutil eskubaloizaleak topatzeko deialdia zabaldu du guraso talde batek.
Ermuan eskubaloian jokatzen jarraitzea posible egiteko mutil taldea sortu nahi dute. "Bagara batzuk, baina mutil gehiago behar ditugu oraindik" adierazi dute. Helburua hurrengo denboraldian jokatzea lortzea da eta, horretarako, entrenamendu saioak antolatuko dituzte urtean zehar: Otsailaren 25ean (domekan) egingo dute bigarrena, 11:00etan, Betiondoko kantxan. Aurrerantzean, hilean behin elkartuko dira, toki berean.
Taldearen sorrerara batu nahi direnek hurrengo baldintzak bete behar dituzte: 2012an jaiotako mutilak izatea eta eskubaloia probatzeko gogoa izatea, besterik ez: "Berdin zaigu inoiz praktikatu duten ala ez, behintzat probatzera etortzea da guk nahi duguna".
Interesatuek edo zalantzarik argitzea nahi dutenek, eskolan bertan galdetu dezakete. Bestela, deitu 639 41 42 05 telefonora.