Martxoaren 9an, zapatua, Ermuko X. Sagardo Eguna ospatuko da plazan
Goizeko 12:30ean zabalduko da Txotx! gunea, eta pintxoa eta Sagardo Eguneko edalontzia 7 eurotan eskuratu ahalko dira bertan. Hortik aurrera, dastatzea librea izango da, sagardoa agortu arte.
Dastatze-gunea 14:30ean itxiko dute bazkalorduko geldialdia egiteko, baina 17:30ean berriz ireki eta 19:30ak arte egongo da zabalik. Orduantxe aterako dute altaboza eta karropoteoari ekingo diote kalerik kale; 22:00etarako plazara bueltatuta, Aiama punk-oi taldearen eta Zatekeen erromeriaren kontzertuak ikustera.
Zatekeen erromeria
Kontzertu osteko talde argazkia, Elgoibarko gaztetxean.
Aiama taldea
Tartanga telebistarekin grabatutako zuzenekoa.
Zapatuko egunaz gain, beste karropoteo bat antolatu dute aurreko ostegunerako (martxoak 7), 19:30ean hasita. Ikus egitarau osoa hemen:
Ermuko Gazte Asanbladatik, gerturatzera gonbidatzeaz gain, baserritarrez jantziak etortzera animatu nahi dituzte herritarrak.