Jatorrizko emaria elizako sakristiapean dago, hortik Santixape izena, baina iturria bere bi txorrotekin hamarkada asko eta asko daramazki orain ezagutzen diogun lekuan, jatorrizkoa baino metro batzuk gorago. Uraren nibela ez da uniformea izaten eta batzuetan hustu egiten da; iturriraino altxatzeko ponpatze sistema bat erabiltzen da, izorratu dena eta hornidura bermatzeko berritu egin behar izan dute, aparailu elektroniko bat jarriz. Osasun kontuei lar erreparatu gabe, herritarrek tradizioz edaten duten ur-naturala da Santixapekoa, filtratu barikoa, horregatik “Tratatu gabeko ura” dio josita duen kartelak. Errekaldeko Drogeteniturrikoa eta berau dira herrian ur-sare orokorretik elikatzen diren bakarrak.