Gaur, astelehena, abisu horia ezarri dute EAE osoan eta 20:00ak arte mantenduko da. Bihar, abisua alerta laranjara pasako dute Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean.
Bart gauean, Ignacio Pérez herritarraren kamerak zazpi basurdez osatutako familia harrapatu zuen Areitioko errepidean. Helduak babes-hesiaren atzean zeuden, baina kumeak errepideko bazterbidera sartuta zebiltzan, lasai eta kurioso.