Otsailaren 28a (asteazkena) izan zen Andaluziaren Eguna eta, ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu Ermuko zentro andaluziarrak, Udalaren eta Andaluziako Juntaren babesarekin.
Andaluziako bandera udaletxean, eskumatik hasita lehena.
Asteazkenean bertan, 18:30ean, bandera jarri zuten udaletxean eta ohore-ardoa egin zuten zazpietan. Egun potoloa gaur izango da ordea, Ermua Antzokian egingo diren dantza saio eta kontzertuekin. Arratsaldeko lauretatik aurrera, Eva dantza akademiako kideak, Triana dantza taldeak eta Adrian Benitez kantautoreak eskainitako ikuskizunez disfrutatzeko aukera izango dute herritarrek.
Gainera, sarrera librea izango da (antzokiko edukiera bete arte).