Sagardo Egun jendetsua ospatu zen zapatuan

Estibalitz González 2024ko mar. 11a, 07:00

Sagardo Egunaren X. edizioa, eguraldia lagun, arrakastatsua izan zen. Goizeko, arratsaldeko eta gaueko ekinaldiak jendetsuak izan ziren oso.

Herriko talde desberdinek antolatu dute aurtengoa: Nushu, Ernai, Gazte Asanblada eta Institutuko Bigarren Batxilergoko ikasleek. Egunaren jira-bueltan guztira 70 lagunetik gora aktibatu ziren aurreko asteetako antolaketan, sagardoa zerbitzeko txandetan, guztia muntatzen, desmuntatzen… Antolatzaileek herriko taberna desberdinen laguntza ere jaso dute.

Aurten 15 ekoizleren sagardoa dastatzeko aukera egon da; egunean zeharreko salmentaren zati bat datorren urteko ekitaldia antolatzeko gordeko da eta gainontzekoa Batxilergo bigarren mailako ikasleen ikasketa-bidaiara bideratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.