Martxoaren 9an, Bilboko Mini Green Series Challenge-ean hartu zuen parte Ermuko Txirrindulari eskolak, taldearen lehen mendi bizikleta lasterketan.
13 txirrindularik hartu zuten parte eta "oso gustura" ibili zirela azaldu dute eskolako arduradunek: Tropelean ibiltzen ikasten hasi ziren, lokatz artean gora eta behera, eta orokorrean bizikletan oreka eta maneiua hobetzen.
"Datozen lasterketen zain" daudela azaldu dute eta igande honetan bertan daukate hurrengoa, martxoaren 17an, Durangon. Bizkaiko UdaberriKOPA-ren zirkuituaren parte da eta errepide modalitatean lehiatuko dira oraingoan.