Bizkaiko Abesbatzen Udaberriko Kontzertua bihar, Ermuan

Ander Gomez 2024ko mar. 14a, 07:09

Bihar, ostirala, Bizkaiko Abesbatzen Udaberriko Kontzertuak egingo dira Ermuan, Sestaoko eta Barakaldoko koruekin batera. Bideoan, Pispillu abesbatza 'Sorgin dantza' interpretatzen, iazko Bizkaiko Abesbatzen kontzertu astean, Begoñan.

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatutako kontzertu-sortaren baitako emanaldia egingo da bihar Ermuan.

Kontzertuok BBK Fundazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu dira eta 58 abesbatzak hartuko dute parte, 19 taldetan banatuta. Otsailaren 24an hasi ziren eta ekainaren 15era arte programatuta daude, eta, bihar (martxoak 15), hiru abesbatza izango dira Ermuko Santiago Apostol elizan.

Pispillu abesbatza Santiago Apostol Elizan kantatzen.

Pispillu Abesbatzak anfitrioi lanak egingo ditu eta Hala Dzipo abesbatza (Barakaldo) eta Sestaoko Orfeoia etorriko dira gonbidatu bezala. Bospasei kanta interpretatuko ditu bakoitzak eta ermuarrek entseatutako errepertorioan aurki daitezkeTebe poem, Bortniansky; Notre pere (Gure Aita), Duruflé; Marionetas en la cuerda, Martin... baita euskal kantak ere, horietako bi jarraian entzungai:

Pagotako Auzoa, Jose Olaizola

Iturria: Euskal Kultur Erakundea.


Illunabarra, Eduardo Mocoroa

Iturria: EKE.

Kontzertuak iluntzeko 19:45ean hasiko dira bihar, ostirala, Santiago Apostol elizan.