Atzo, lehen aldiz, eskola guztiek hartu zuten parte Korrika Txikian, eta Ermuko haur denak irten ziren kalez kale "euskararen alde" korrika egitera.
Korrikaldia bukatzean, Harro Herri, Txis Pun, Korrika!, Ermuan Bagara eta Erre zenituzten kantak dantzatu zituzten plazan; eta, ostean, merezitako txokolatea jaso zuten, Ermuko amamek egina. Indarrak berreskuratuta, iluntzera arte dantzatzeko eta dibertitzeko aukera izan zuten: Antxitxiketan Aisialdi Taldearen jolasekin, Alboka Musika Eskolaren "plazajiran", Porrusalda erromerian, Burrunba elektrotxarangan eta EusDJen saioan.