Kale estuak zein errepide zabalak berdin-berdin bete zituzten korrikalari ermuarrek, alderik alde. Jendetza ez zen lehen lerroan bakarrik pilatzen ordea: ehundaka korrikalari zetozen atzetik eta, agian, haiek baino gehiago nekatu ziren bide bazterretan —geldi, animoak ematen— zeuden ikusleak, jende emari amaigabe hura txalokatu beharraz...
Bideoan ikusgai Ermuko ibilbidearen zatitxoa eta lekukoa hartu zuten bertako talde eta eragileak.
Bideoa: Ermuko kolaboratzaileak.