Uztailaren 14tik 27ra ospatuko dira jaiak eta ekitaldiz josita egongo dira.
Elkarteen ekarpenak momentuz zehaztu barik daude, baina udalak jada ekitaldi batzuk lotuta ditu:
- Uztailaren 14an, jaiei hasiera emateko, Versionarios talde ermuarra izango dugu.
- Uztailaren 19an, ostirala, María Peláeren kontzertua izango dugu San Pelaio parkean.
- Uztailaren 20an, zapatua, ETS taldearen kontzertua San Pelaio parkean.
- Uztailaren 27an, zapatua, Orquesta Mondragon taldea Orbe kardenalaren plazan.
Horiez gain, beti bezala, hainbat kale ikuskizun izango ditugu. Aurten, aipagarri moduan, Tio Teronen semeak taldeak eskainiko duen saioa egongo da, dantza tradizionala eta umorea nahasten dituen ikuskizuna.
Hainbat aldaketa
Aurten, Umearen Eguna uztailaren 23an izango da; su artifizialen emanaldia 23:30era aurreratu nahi da; eta 283.639,39 euroko aurrekontua izango dute Santixauek guztira —hauen barruan, herriko taldeek antolatzen dituzten ekitaldietara 48.415 euro bideratuko dira—.