2022ko maiatzaren 7an, 61 ibiltari abiatu ziren Orreagatik Compostelarantz, Artarrai Mendi Taldeak antolatuta, bideko 750 kilometroak betetzeko asmoz.
Hurbileko etapak larunbatetan burutu zituzten eta, urrundu ahala, asteburu osoak hartu. Bidean, "espero bezala" arazo eta interes desberdinegatik partaidetzan gorabeherak izan dituzten arren, etaparen batean ehun ibiltaritik gora izan dira eta "giro paregabean" ibili direla adierazi dute. Antolaketaren inguruan, erraza izan ez dela eta hainbat moldaketa egin behar izan dituztela azaldu dute: datak aldatu, etapen ordena berrantolatu... Azkenean, aurtengo Aste Santuko oporretan gauzatu dituzte Sarriatik Compostelarainoko 100 kilometroak. 23 partaide iritsi ziren Obradeiro plazara Pazko Egunean —Aberri Eguna ere— eta mariskada "eder" batekin ospatu zuten.
Kirol eta bizikidetza esperientzia "polita eta abesgarria oso" izan dela diote, eta hurrengo irteeretan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak.
Apirileko hitzorduak
- 13 Descenso de barrancos
- 14 Umeen irteera inguruan
- 20 Labastia - Ruta agua, Berganzo - Peña Cerrada
- 28 100 urte, 100 mendi