Piropo lehiaketaren partaidetza nabarmen igo da iazkoarekin alderatuta: 154 parte-hartzaile izan ziren 2023ko eta, aurtengoan, 194 izan dira guztira.
Gazteek idatzitako piropoen artean bi aukeratu dituzle irabazle bezala, eta biek jasoko dute Ermuko saltokietan erosketak egiteko txekea.
- Gatza bera ere gozatuko zenuke! - Dina Achahbar.
- Zure deribatua izan nahi nuke, zure kurbetan murgiltzeko - Rute Silva.
Achabarrek, 14 urtez azpiko kategorian, 50 euroko txekea jasoko du; eta Silvak, 15-17 urte bitarteko irabazleak, 80 eurokoa.
Sari nagusia
Lehiaketak adinka sailkatutako kategoria horiek izan arren, gazteek ere sari nagusirako hautatuak izan ahal ziren berdin-berdin. Kasu honetan, baina, Soraluzera joan da "urteko piropo onenaren" titulua (eta dakarren saria, noski): Joxean Iñurrieta plaentxiarrak jasoko du La Perlarako bi pertsonarendako gonbita. Esperientziak hurrengoak barne hartzen ditu: Talasoterapia zirkuitua, masajea aromaterapiarekin eta dastatzeko menua La Perla jatetxean.
Piropo irabazlea:
- Sistole ta diastole, zu nere soinu jole! - Joxean Iñurrieta.