Aimar Galdos Alonso (Ermua, 2004) 23 urtez azpiko kategorian jokatzen duen txirrindularia da.
Cafe Dromedario-Flotamet eta Cafe La Tostadora/Wheelbase taldeetan aritu ostean, Laboral Kutxan sartzea lortu zuen 2023ko urte hasieran. Abenduan, bere aldeko apustua mantentzen zuela iragarri zuen taldeak; inportantea, iaztik hona, plantilla 26 txirrindularitik 18ra jeisteko erabakia hartu baitute, "gutxi horiei atentzio eta formakuntza hobea eskaini ahal izateko".
Erorikoa eta ebakuntza
Pasa den igandean, apirilaren 7an, Espainiako Koparen parte den GP Primavera-Ontur lasterketan erorikoa izan zuen Galdosek. Diagnostikoa: aldaka hautsia; eta egunean bertan egin behar izan zioten ebakuntza.
Laboral Kutxatik "babes osoa" eskaini diote gazteari eta "eboluzioaren zain" egongo direla azaldu dute. Zorionez "dena ondo" atera dela adierazi du Galdosek, eta taldearen zein txirrindularitza munduko lagun eta gainontzeko taldeengandik jasotako animoak eskertu ditu.