Bihartik aurrera hasiko dira 45. Euskal Jaia ospatzeko ekintzak Ermuan:
Apirilak 12, ostirala
Aurten, larunbat eta igande nahikoa ez eta ostiral iluntzetik piztuko da giroa Elgoibartik etorriko den Patxangoi elektrotxarangarekin.
20:00
PATXANGOI elektrotxaranga.
Herriko kaleetan.
Barakaldoko hitzordu biren laburpen bideoa.
Apirilak 13, larunbata
Berez egun nagusia igandea izan arren, indartsu dator larunbata, denetariko ekintzekin eguerditik hasita.
12:30
Dantza poteoa eta Ermuan Kantuan.
Herriko kaleetan.
Aurtengo inauterietako Ermuan Kantuan saioa.
19:00
Txindurri eta Eguzkilore dantza taldeak.
Plazan.
Eguzkilore dantza talde gasteiztarra.
19:45
Larraindantza.
Plazan.
Larraindantza ikasteko elgoibartarrek egindako tutoriala.
20:00
Erromeria Sukar taldearekin.
Plazan.
Sukar plaza girotzen, Azkoitiko inauterietan.
Apirilak 14, igandea
45. edizioa ixteko, inguruko herrietako dantza eta musika taldeak etorriko dira herrira eta, bertakoekin batera, goizetik arratsaldera arte girotuko dituzte Ermuko kaleak.
10:30
Hamaiketakoa.
San Pelaion.
11:00
Kalejira.
Herrigunean.
12:30
Dantza alardea.
Plazan.
16:30
Dantza gidatu saioa.
Plazan.
Ttipika taldearen bideo promozionala.
17:30
Plaza dantza TTIPIKA taldearekin.
Plazan.
Ttipika Euskal Telebistan.