Euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria da Laburbira. XXI. edizioa ospatuko du aurten, apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean, eta zortzi obra aurkeztuko dira 37 herritan; hauen artean, Ermua.
Jarraian proiektatuko diren filmak:
BABESA
Ander Iruretagoyena
Aratz, film honetako pertsonaia nagusia prostitutua da. Migel ezagutzean are gehiago nahaspilatuko da bere bizimodua.
DENA ASMATUTA DAGO
Jone ArriolaGONBIDATUA
Duela sei hilabete ezagutu zuten elkar Lur eta Martinek baina beraien harremanak oraindik ez du izenik. Dena asmatuta badago, beraien artekoa zer da?
KATALINAREN ZORIA
Guillermo Ordás
Gerra latz baten erdian biziraun nahian, bere kemen eta indar guztia baliatu beharko du Katalinak onik ateratzeko...
ERRO
Amaia Lejarreta
Bodypaint eta dantza bertikala uztartuz, bizitzaren zikloa irudikatzen du Amaia Lejarretak irudi zorgarriekin ondutako lan ikusgarri honetan.
MUNDU BERRI BAT
Mikel Alvarez
Apokalipsi zonbiak hartu du mundua. Filmeko protagonista, kutsatuta, bere buruaz beste egiteko zorian dago. Zorionez, sendagaia aurkitu dute. Mundu berri bat du orain aurretik, edo ez?...
ZIRRARA
Ane Cuesta
Neskato gazte bat bere gorputza deskubritzen hasi da bat batean. Uste baino buruhauste handiagoak ekarriko dizkio deskubrimentu horrek…
TALKAK
Ilune Diaz eta Jordi Nuet
Krisian dagoen bikote batek, bere arazoak amen batean konponduko dituen ezusteko talka-terapia perfektua aurkituko du jolas-azoka batean.
BETIZU BURU
Kim Maiteny
Mirenek eta Manuk baserri bat hartu dute asteburua pasa eta elkarren arteko harremana hobetzeko. Bortizkeriak bortizkeria dakar eta bailarako kondairak dio zintzarri bat dela zapaltzaileek entzuten duten azken hotsa.
Laburbiraren XXI. edizioa apirilaren 25ean proiektatuko da Ermua Antzokian.